Zerria

Xarkuteriako zerriekin lan egiten dugu. Zerealez bazkatuak dira, Baionako xingarraren betebeharren zerrenda errespetatuz.

Hiru hornitzaile baditugu: bi hazle independente eta hazle multzo bat.

Bana bestekoak baino zerri pisuagoak xerkatzen ditugu, haragi kalitate bukatuagoa eta beraz hobea erdiesteko xedez.

Zerri pisuagoak izanez, xingar lodiagoak ere baditugu. Izan ere, gure bezeroen artean, zerriki egile eta gazitzaile andana bat badugu.