Aratxea

Bi sozietaterekin elkarlanean ari gara: lehena Juviveau enpresa da, aratxe gurutzatuentzat, eta bigarrena Viande de Corrèze enpresa, kategoriako aratxeentzat.

Bidegain Jean-Paul jauna (gaur egun, Juviveau) ezagutu ondoan, eta aratxe hazkuntzako lana zenbat maite duen ikusirik, hurbileko lankidetza plantan ezartzea erabaki dugu eta, aste guziz, kalitate goreneko aratxeak saltzen dizkigu.

Esnez elikatu aratxe gurutzatuekin lan egiteko hautuari esker, Akitaniako gorri arrazakoak baino aratxe gizenagoak eta kolore arrosagokoak baditugu.

Aratxe horien haragiak harakinek eta beren bezeroek igurikatzen dutenari ihardesten dio. Aratxe horren gizenari esker, haragiak aise gehiago atxikitzen du, desnaturatua izan gabe, eta gustu anitz badu.

Kategoriako deritzan aratxea, aratxe esneduna da, gehien bat saltegi handiek eta ertainek erabilia, kalitate-prezio erlazio hoberena xerkatzen baitute. Viande de Corrèze sozietateak digu aratxe hori saltzen; alabaina, igurikatzen duguna ontsa badaki.