Kalitatezko desmartxa
|
Baionako xingarraren Adierazpen Geografiko Gerizatua1997ko urtetik goiti, MASSONDE Gérard jauna, haren mozle lankide batzuk, hazle talde batzuk eta harakin zerriki-egile batzuk xingarraren deitura berri bat sortzeko xedea hartu zuten, aspaldiko jakintza eta antzea den xingarraren idortzeko eta gazitzeko lanaren ezagutarazteko. |
|
|
Frantziako haragiaViandes de France desmartxak erantzuten die bezeroek produkzio baldintzei eta produktuen jatorriari buruz igurikatzen dutenari. |
|
|
Herriko HaragiaUztartu klusterrak Euskal Herriko hazleen zailtasunei buruz eskatu inkesta bati ihardetsiz, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) behi saileko eragile guzien arteko elkarretaratze bat antolatu zuen. Eragile horiek ondokoak dira: lau mozle-sozietate, etxeko ekoizleen elkartea eta EHLG. Urte bat eta erdiz bildu ondotik, elkartea sortu zen eta David MASSONDE da haren lehendakaria. Proiektu horren balore eta xedeek gure sozietatearen balore eta xedeekin osoki bat egiten zuten. Horrengatik, hastapenetik bat egin dugu. Hara balore horiek zein diren: |