Ardia, Axuria & Bildotsa

Axuria

Euskal Herriko merkatuetan 60 urte iragan ondoan, arrazak, hazleak eta tratulantak biziki ontsa ezagutzen ditugu, eta haiekin hurbileko lankidetzan ari gara.
Gehien bat Euskal Herriko mendien behereko aldean hornitzen gara.
Axuri arraza desberdinak saltzen ditugu, hala nola Frantzia aldeko Manex buru-gorria, Manex buru-beltza, Euskal-bearnesa, Lacaune arrazakoa, eta Espainia aldeko Latxa eta Karrantzako arrazetakoak. 45 egun baino gutiago dituzten axuriak dira, beren amaren esnetik haziak.
5 eta 14 kg-ren arteko karkasak erdiesten dira.

Haragitako bildotsa eta ardia

Hor ere, denboran iraun duen historia eder bat bada, zeren, 1945az geroz, Bayonnaise des Viandes sozietateak Lepoureau familiarekin lan egiten baitu.
Lau belaunaldi ari izan dira, bat bestearen ondotik, eta elkarrekin lan egin dute beren bildotsen eta hazleen ezagutarazteko.
Lankidetza horri esker, aste guziz, Frantziako bildots hoberenetan hoberenak heldu zaizkigu.
Lau bildots asurtimendu eta bi ardi asurtimendu desberdinekin ari gara lanean.
Aste guziz, Irlandatik heldu den bildots multzo bat inportatzen ere dugu, kalitate-prezio erlazio hoberena xerkatzen duten bezeroen zerbitzatzeko.