Idikia

Hiru behi arrazarekin lan egiten dugu, aspaldidanik. 

  • Akitaniako behi gorria
  • Charolles-eko behia
  • Normandiako behia

Akitaniako behi gorria

Hemengo arraza nagusia da, haragitako egokia. Harakinek maite dute, uxter eta guria delakotz, haragi egitura finekoa, eta emaitza biziki ona ekartzen baitu.
Akitaniako behi gorria Frantziako haragitako behien txapelduna da.
Gure hornikuntzaren % 80, zuzenean, hemengo tratulant edo ekoizle ttipien artean erreserbatzen dugu eta, horiei esker, gure bezeroei puska zinez hautak eskaintzen ahal dizkiegu.
Munduko merkatuen irekitzeak hazkuntzan ekarri dituen zailtasunez axolaturik, Herriko Haragia izeneko desmartxan engaiatu diren lehenetarik izan gara. 

Charolles-eko behia

Bordeleko merkatuetan ibiliz, eta tratulant anitz ezaguturik, hogeita hamar urteko adiskidetasuna sortu zaigu Banchereau jaunarekin. Preseski, jaun hori Charolles-eko eskualdeko erreferentzia bat da.
Geroztik laguntzen gaitu, Cholet-eko merkatuan, Charolles-eko behi eder eta gizenak hautatzen.
Arraza horrekin lan egin nahi duten harakinek Akitaniako gorriarena baino haragi gizeneztatuagoa eta estaliagoa, bai eta gorriagoa ere xerkatzen dute. Ondurik ere gehiago irauten du, desnaturatu gabe.

Normandiako behia

Normandiako behia arraza mistoa da, erran nahi baita erdi esneduna eta erdi haragitakoa.
Haragi hori gehien bat ostatuendako eta mokofinendako erabiltzen dugu.
Gizeneztatu biziki markatua du, eta horrek zapore hauta ematen dio.
Horri esker, eta haragiaren ontzea ontsa kudeaturik, produktu paregabea erdiesten da.