Moztea & Merkaturatzea

Guk, MASSONDE familiakoek, zainetan dugu haragiaren maitasuna, bai eta etxaldeetan abereen hautatzearena eta merkataritzarena. 
Badu mende bat baino gehiago maitasun horrek irauten duela. Belaunaldiz belaunaldiko historia ederra da, guti bezalakoa. 
Bost belaunaldi, haragitako abereen salerosketan. Lau belaunaldi haragi lanean, horietarik hiru Bayonnaise des Viandes sozietatearen buruan. 
Zuraiden aspalditik dituzten euskal erroez harro, Gérard eta David, egun guziz, karraskan ari dira beren lurraldeko produktuen ezagutarazteko eta hoberena nahi duten beren bezeroen gogobetetzeko, bezero horiek bai profesionalak eta bai partikularrak izanik. 

Gure Historia

Bayonnaise des Viandes (SBV) sozietatea 1945eko azaroaren 2an sortu zen, lau partzuer bildurik: Tastet eta Brana jaunak, bai eta Beylocq anaiak.
1966an, Brana jauna joan zen eta, gelditu ziren partzuerrek galdeginik, Jean MASSONDE sozietatean sartu zen. Orduan hasi zen MASSONDE familiaren eta SBV sozietatearen arteko historia.
1975ean, Alain MASSONDE ere taldean sartu zen. 1978an joan zen, erretreta hartu zuten Tastet eta Beylocq jaunekin batean.
Orduan, Jean MASSONDEk Gérard bere semeari proposatu zion harekin bat egitea, eta, 2007an, Gérard-en seme eta Jean-en semetxi David ere sozietatean sartu zen, bere aitatxi Jean-en segida hartuz.
Ontsa konprenitu duzue, familia historia eder bat ere da Bayonnaise des viandes sozietatea, non ontsa egin lanaren baloreak, ofizioko arauek nahi duten bezala, funtsezko baloreak baitira. Bere bezeroei beti kasu emanez, Bayonnaise des viandes sozietateak erreakzionatzen du eta beti egokitzen segitzen du, kalitate paregabeko haragiak eta bezeroaren neurrira egin zerbitzua eskainiz.

GURE LANBIDEA

Abereen hiltzeko ahalmena duten handizkariak gara, eta azkenak gara. Esplikatuko dizuegu.
Abereen hiltzeko ahalmena duten handizkarien lana tratulanten edo handizkari arrunten lanaz osoki bestelakoa da. Guk, abereak bizirik erosten ditugu, karkasa moldean saltzeko. Tratulanta, aldiz, biziekin baizik ez da ari, eta handizkari arrunta, karkasarekin baizik ez.
Berezitasun horri esker, produktua hazkuntzatik bezeroraino segitzen ahal dugu. Segurtatzen dugun kalitatearen seinale hoberena da. Alabaina, produktuak gure bezeroen arabera hautatzen ditugu.